Albiste irakurrienak
‘Loiolako kuarteleko militar bat atxilotu dute Altzako eraso matxistagatik’
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den astean, Altzan, emakume bat laban batekin erasotzeagatik. IRUTXULOKO HITZAk jakin ahal izan duenez Loiolako kuarteleko militarra da erasotzailea.
‘180 emakumek parte hartuko dute Egiako sorgin dantzan’
San Joan bezperan 180 emakume dantzatuko dira Plaza Haundin. Entsegu baten bideoa jarri dugu, eta bisita asko izan ditu.
‘Gure Esku Dagoren giza kateak zortzi kilometro bete ditu’
Gure Esku Dago plataformak 175.000 lagun baino gehiago elkartu ditu erabakitze eskubidearen aldeko giza katean. Donostian zortzi kilometro izan ditu aldarrikapenak, eta 6.700 lagunek parte hartu dute. Ikusitakoaren kronika jaso dugu eta irudiekin bilduma osatu dugu.
‘Bego Etxebarria euskaltzalea zendu da’
Amara Berriko Bego Etxebarria euskaltzalea hil zen joan den ostegunean, 76 urterekin. Amara Berri Kantuz eta Bagera elkartearen Elkarrizketa Filosofikoen egitasmoen sortzailea izan zen Etxebarria.