Argazkia: Reala
Aurreikusita zegoen moduan, Anoetako obrako langileek estadioaren hegoaldeko zertxa erraldoia dagokion lekuan ipini dute gaur goizean. 400 tonako estruktura bi garabi handiz baliatuta igo dute Aitor Zabaleta harmailaren gainera, duela bi aste iparraldeko hondoan egin zuten bezala.
Datozen asteetan estadioaren alboetako zertxak ipiniko dituzte ere, eta Anoetak forma hartu ahala, zertxak urdinez koloreztatuko dituzte.