Igarotako bidearen kronologia bat

Donostiako Musika eta Dantza eskolako konboek eta 'Big Band'-ak kontzertua egingo dute Bulebarrean

Donostiako Musika eta Dantza eskolako 'Big Band'-eko musikariak. (Argazkia: Daba Daba)

Donostiako Musika eta Dantza eskolako ‘Big Band’-eko musikariak. (Argazkia: Daba Daba)

Ekainaren 21ean, ostegunean, Musikaren Europako Eguna ospatzeko, Donostiako Musika eta Dantza eskolako konboen eta Big Band-aren emanaldia egingo dute. 18:00etatik aurrera izango da, Donostiako Bulebarreko kioskoan. Kontzertu berezia izango dela baieztatu dute antolatzaileek, eta Europako hiri gehienetan bezala haiek ere kalean ospatuko dutela “musikaren jai handia”. Kontzertu hau Donostiako Musika eta Dantza eskolak ikasturtearen amaierarako prestatutako egitarauaren barnean dago kokatuta, eta guztira 20 emanaldi baino gehiago antolatu dituzte ekainerako. Parte hartzaileen artean, eskolako honako taldeak daude, besteak beste: Dantza klasikoa, Banda Txikia, Dantza garaikidea, Txistulariak, Gitarra taldea, Klarinete ensenblea, Euskal Dantzak, Banda Heldu eta Atotxako Flautistak. Hauek dira gaurtik hilabete amaiera bitarte gelditzen diren kontzertuak: Ekainak 19 – 19:00 Dantza Klasikoa – Gazteszena Ekainak 19 – 19:00 Ganbera Musika taldeak – San Telmo Museoa Ekainak 19 – 19:00 Piano entzunaldia – S16 – Areto Nagusia Ekainak 19 – 18:30 Biolin entzunaldia – S06 Ekainak 20 – 19:00 Flauta entzunaldia – S16 – Areto Nagusia Ekainak 20 – 19:00 Klarinete entzunaldia – Udalbatza aretoa Ekainak 20 – 19:00 Orkestra Txiki, Gazte eta Sinfonikoa – Victoria Eugenia Ekainak 21 – 19:00 Biolontxeloak – S16 – Areto Nagusia Ekainak 21 – 19:00 Gitarra taldea – San Telmo Museoa Ekainak 21 – Musikaren Europako Eguna – 18:00 Konboak eta Big Band-a – Bulebarreko kioskoa Ekainak 22 – 18:00 Piano entzunaldia – S16 – Areto Nagusia  
HITZAkide HITZAkide