Donosti Cup iristear da
Donosti Cup futbol txapelketak laster beteko ditu Donostia eta inguruko futbol zelaiak, uztailaren 2tik 8ra izango baita, eta norgehiagoka guztien egutegia prest dute. Gaztetxoen futbol partidek osatzen dute txapelketa, baina bakoitzaren emaitzek baino gehiago balio izaten du urtero ongi pasatzeak.
Aurten 623 taldek parte hartuko dute, 30 herrialde baino gehiagotakoak, eta herrialde batzutatik lehen aldiz etorriko dira, gainera: Zambia, Nepal, Honduras, Costa Rica eat Panama. 5.200 jokalari inguru ariko dira jokatzen, eta emakumeen taldeak haziz doaz urtez urte. Horren aitzakian sortu dute Joan Llandrich saria: “Antolakuntzak emakumezko futbolarengatik hainbeste bultzatu zuen Joan Llandrichi omenaldia egin nahi dio. Urte askoz Bartzelonako Sant Gabriel taldearen presidentea izan zen, Donosti Cupen mireslea, eta duela hilabete batzuk zendu zen”.
Anoetako obrak direla eta, Illunbe igaroko da txapelketaren agertoki nagusia izatera, eta inaugurazioaren ospakizuna han egingo dute, uztailaren 2an, 22:00etan. Illunben izango dira ere jantokia, fan zone, eta informazio gunea. Bidasoaldean beste jantoki bat jarriko dute, Ficoban, inguru hartan ostatu hartuko baitute 800 lagun baino gehiagok.