Igarotako bidearen kronologia bat

Koxme Burutaran, txapeldun

Koxme Burutaran

Urkiko Koxme Burutaran, Banyolesen. (Argazkia: Ur-Kirolak)

Kataluniako Banyolesen aritu dira hainbat arraunlari donostiar asteburuan, aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan. Ur-Kirolakeko Koxme Burutaranek ekarri ditu albiste onenak, txapelduna izan baita jubenil mailan. Gainera, udan Espainiako selekzioarekin entrenatzeko deitu dute Loiolako arraunlaria. Emaitza on gehiago ere izan dituzte Urkikoek: emakumeen laukoa, seigarren; eta gizon jubenilen laukoa, bosgarren, besteak beste. Donostia Arraun Lagunaken ere pozik egoteko moduan daude, izan ere, gizonezko beteranoen zortzikoak txapelketa irabazi du, hamargarren aldiz.
arraun-lagunak-beteranoak

Arraun Lagunakeko beteranoak. (Argazkia: Donostia Arraun Lagunak)

 
HITZAkide HITZAkide