Igarotako bidearen kronologia bat

Emakumeen Etxeko udako ikastaroak aurkeztu dituzte

Donostiako Emakumeen Etxeko sarrera. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Donostiako Emakumeen Etxeko sarrera. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Emakumeen Etxeak udako ikastaroen eskaintza aurkeztu du. Hirugarren urtea da ikastaroak egiten dituena, eta hauek trinkoak izango dira, gehienez astebetekoak. Antolatzaileen arabera “oporrekin eta hondartzarekin bateragarriak eta urteko sasoi honetarako aproposak diren gaiak lantzeko” aukera ematen duten ikastaroak dira. Izen emateak Emakumeen Etxean egin behar dira zuzenean, Okendo kaleko 9. zenbakian, eta honakoak dira egingo dituzten ikastaroak: AUTOAREN MEKANIKA
  • Datak: Uztailak 18 (asteazkena) eta uztailak 19 (osteguna)
  • Ordutegia:
    • Uztailak 18, 16:00 – 20:00 (Emakumeen Etxean)
    • Uztailak 19, 10:00 – 14:00 (Udaleko ibilgailuen gordelekuan) eta 16:00 – 20:00 (Emakumeen Etxean)
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Dinamizatzailea: Paz Carbajosa
  • Laburpena: Noiz komeni da gurpilak aldatzea? Nola? ITVa pasa aurretik zer begiratu behar da? Fusibleen kaxa non dago? Eta autoaren filtroa? Nola jarri kotxea martxan bateriarik gabe? Eta galdera gehiago…
‘DIBUJO MI BELLEZA’
  • Datak: Uztailak 20 (ostirala) eta uztailak 21 (larunbata)
  • Ordutegia:
    • Ostirala: 16:30 – 20:30
    • Larunbata: 10:00 – 14:00
  • Hizkuntza: Elebiduna
  • Dinamizatzaileak: Bea Aparicio eta Susana Carramiñana
  • Laburpena: Txikitatik gure burua etengabe aztertzen erakutsi digute emakumeoi, garen eta egiten dugun guztia ikuskatzen, batez ere besteen aurrean agertzeko dugun modua eta batez ere gizonengan agertzeko modua. Gure kontzientzia, gure begirada, bestearen begiradapean ezabatuta geratzen da. Ikastaro honetan gainbegirada, iznposizio eta epaiarekin apurtu nahi da eta horretarako marrazketa erabiliko da, norberaren gorputza eta edertasunaren gainean begirada propioa eraikitzeko. Inposatutako kanonen gainean hausnarketa egingo da, bereziki artearen eta kulturaren alorrean.
MENDI ORIENTAZIOA
  • Datak: Uztailak 24 (asteartea), uztailak 26 (osteguna) eta uztailak 27 (ostirala)
  • Ordutegia: 9:30 – 13:30
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Dinamizatzailea: Patri Espinar
  • Laburpena: Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Mendian era seguruan ibiltzeko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jaso eta landuko ditugu. Mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu. Oharra: Inguruko parke naturaletara irteerak egingo dira. Hortaz, mendiko bitak ekartzea komeni da eta euria egiten badu zira edo goretexa.
     
HITZAkide HITZAkide