Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Ingurumenarekin arduraz jokatzeko kanpaina abiatu du Aldundiak hondartzetan

hondartza-kanpaina

(Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

Informazio gune ibiltari bat jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hondartzetan, udan barrena. Zehazki, zortzi hondartzetan zabalduko dute informazioa, hondartzetan ingurumenarekin arduraz jokatzeko gomendioak emanez. Hondakinen gaikako bilketari buruz sentsibilizatuko dituzte erabiltzaileak, eta plastikoek itsasoan duten inpaktuaren berri emango diete. Donostiara abuztuan zabalduko dute kanpaina, Zurriolan eta Kontxan. Cristina Enea Fundazioak ere kanpaina bat abiatu berri du. ALDUNDIAREN KANPAINAREN EGUTEGIA Uztailaren 3tik 8ra: HONDARRIBIKO hondartza Uztailaren 10tik 15era: ORIOKO hondartza Uztailaren 17tik 22ra: ZARAUZKO hondartza Uztailaren 24tik 29ra: GETARIAKO hondartza Uztailaren 31tik abuztuaren 5era: ZUMAIAKO hondartza Abuztuaren 7tik 12ra: DEBAKO hondartza Abuztuaren 14tik 19ra: MUTRIKUKO hondartza Abuztuaren 21rik 26ra: ZURRIOLA Abuztuaren 28tik 31ra: KONTXA
HITZAkide HITZAkide