Jakinarazi dute Donostia Kulturako ikastaroen eskaintza
ikastaroak, 2018-2019 ikasturterako. Jarri dute jada eskaintza, pdf formatuan, kontsultatzeko moduan, eta paperezko bertsioa abuztu bukaera aldera izatea espero dute, kultur etxeetan. Ikastaroetarako matrikulazioa irailaren 11tik 25era izango da, edozein kultur etxetan edo Donostia Kulturaren webgunean.
Eskainitako ikastaroak guztira izango dira 613; horietatik 549 izango dira helduentzat, eta 64 haur eta gazteentzat; 318 euskaraz izango dira, 293 gaztelaniaz, eta 2 elebitan. Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango dituzte guztiak. Eskaintza zabala da, bai gaietan: arte plastikoak, eskulanak, arte eszenikoak, irudia, soinua eta komunikazioa, literatura, autoezagutza eta osasuna… eta iraupenari dagokionez: ikasturte osokoak, lauhilekoak eta trinkoak, ikastaro orokorrak… Nabarmendu dute eskaintza zehatza dutela 30 urtetik beherako gazteentzako, helburu hartuta publiko gazteenaren interesak eta kezkak biltzea.
Donostia Kulturak aurkeztu ditu kultur etxeetako