Donostiarrak etxeko bandera eskuratu du
II. Emakumeen Donostiarra Kaiarriba – La Bretxa bandera
KAE2
TKE
EUSKOTREN LIGA
Ezin hobeto ekin dio Donostiarrak ETE ligari, etxeko bandera eskuratu baitzuen igandean. Kontxan jokatu zuten ligako lehen jardunaldi puntuagarria, eta nagusitasunez irabazi zuen Iñaki Mendizabalen taldeak, Deusturi 16 segundo aterata.
Etxean aritu zen ere Donostiarraren KAE2-ko taldea igandean, oso txukun, bigarren postuan geratuta. Larunbatean, berriz, Mutrikun izan zuten lehia, eta bosgarrenak izan ziren.
TKE eta Euskotren ligek Galiziara bidaiatu zuten asteburuan. Donostiarra hobeto moldatu zen larunbatean, laugarren postu eder batekin. Arraun Lagunak laugarren postuan geratu zen bi jardunaldietan, bere maila onena eman gabe.
ETE LIGA