(Argazkia: Donostiako Atletiko)
Donostiako Atletikok emakumeen sofbol liga eskuratu zuen atzo, play-offetako finalean
CBS Rivas garaitu ostean. Madrilen jokatutako finaleko aurreko bi partidak garaituta, Donostiako Atletikok soilik beste garaipen bat behar zuen Donostian jokatuko zituzten neurketetan. Bietako lehenengoan, ordea, CBS Rivasek talde donostiarra garaitu zuen, finala irekia mantenduz. Baina atzoko norgehiagokan donostiarrek behar zuten garaipena lortu zuten egundoko partida jokatuz. Garaipen honekin,
Donostiako Atletikok azken lau urteetako hiru liga irabazi ditu.