Emakumezkoen nazioarteko futbol txapelketa egingo dute Donostian
Donostiak emakumezkoen nazioarteko futbol txapelketa berri bat jasoko du abuztuan, Gipuzkoa Elite Women Footbal Cup txapelketa, hain zuzen. Abuztuaren 17a eta 19a bitarte egingo da, eta Realaz gain, Europako goi mailako beste hiru talde lehiatuko dira: Madrilgo Atletiko, Espainiako ligako txapelduna, PSG, Frantziako koparen garailea, eta Fortuna Hjørring, Danimarkako ligako txapelduna.
Txapelketa taldeen denboraldi-aurrean zehar jokatuko da, Zubietan. Gaur arratsaldean Madrilen aurkeztuko dituzte lehiaketaren xehetasunak.