Emakumeen podiumean bi donostiar sartu ziren. (Argazkia: Urumea igerialdia)
III. Urumea Igerialdia jokatu zuten larunbatean, eta Luis Goñi eta Itxaso Alonso izan ziren irabazleak. Ia 200 lagunek parte hartu zuten proban, eta 2.100 metro egin behar izan zituzten: bosgarren zubitik (Jose Antonio Agirre) hirugarren zubiraino (Maria Kristina), eta berriz ere irteera puntura buelta. Emakumeen podiuma beste bi donostiarrek bete zuten: Ana Vegak eta Nerea Egiak.
Kairoscore elkarteak antolatu zuen proba, Ur-Kirolak arraun elkartearekin batera.
SAILKAPENA
Gizonak
1. Luis Goñi (Hernani). 25:03
2. Jon Alonso (Bilbo). 25:18
3. Xabier Gordoa (Oñati). 25:33
Emakumeak
1. Itxaso Alonso (Bilbo). 26:12
2. Ana Vega (Donostia). 27:22
3. Nerea Egia (Donostia) . 29:59