Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Espainiako Hondartza Futbol Txapelketa jokatuko dute Zurriolan

futbol-txapelketa

Txapelketaren aurkezpena egin zuten udaletxean. (Argazkia: Donostiako Udala)

Espainiako hondartza futbol txapelketa jokoan egongo da Zurriolan, uztailaren 12tik 15era. Gizonen selekzio autonomiko absolutuen arteko lehia izango da. Lehen aldiz izango da txapelketa Euskal Herrian, Gipuzkoako Futbol Federazioaren mendeurrena dela eta. Doan sartzeko aukera egongo da Zurriolako kirol gunean jarri dituzten harmailetan. Hamabi taldek parte hartuko dute: Andaluzia, Errioxa, Kantabria, Baleareak, Melilla, Katalunia, Extremadura, Valentzia, Madril, Murtzia, Gaztela mantxa eta Euskadi. Txapelketa igandean 12:30ean bukatuko dela aurreikusi dute.
HITZAkide HITZAkide