Musika kartelgintzaren errepasoa
Musikaren munduan azken zortzi urtean diseinuak izan duen garrantzia jasotzen du Okendo kultur etxeko Kartelgintza ilustratua erakusketak. Ikus daitezke Error! Design Bartzelonako estudioak egindako 150 kartel inguru, kontzertuetarako eta beste alor batzuetarako.
Red Ribbon Music izan da komisarioa. Bisita daiteke astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era; larunbatetan eta uztailaren 30ean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Abuztuaren 11tik 18ra (Aste Nagusia), kultur etxea itxita egongo da arratsaldez.


