Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Zipotz jaietako marmitako txapelketa maila onekoa izan da

Festetako jaki dastaketa eta lehiaketak estimatuak izaten dira. Groseko Zipotz jaietan ohitura finekoa da marmitako txapelketa, eta beste urte batez Kataluniako plazan elkartu dira hainbat lagun. Guztira, hamar taldek parte hartu dute, eta auzoan geratu da garaipena. Hodei Arzak, Aitor Colinas eta Aitzol Jakak osaturiko taldeak eskuratu du lehen saria. Epaimahaiak azpimarratu duenez, maila oneko hamar marmitako aurkeztu dituzte parte hartzaileek. Hona hemen argazki bilduma. On egin!  
HITZAkide HITZAkide