Monarkiaren kontrako elkarretaratzea egingo dute bihar
1936ko Espainiako estatu kolpe fasxistaren urteurrena dela eta, Donostiako Errepublikarrak taldeak monarkiaren aurkako elkarretaratzea egingo du bihar. “Monarkia ustelari ez” lemapean bilduko dira, Espainiako erregea frankismoak izendatu zuela eta monarkiak sistema demokratikoarekin talka egiten duela aldarrikatzeko.
Ijentea kalean bilduko dira, diktaduraren biktimen eskultura parean, 19:30ean.