San Telmo Museoa irekiko dute larunbat gauean
Uztaileko San Telmo Gaua jarduerak ardatz izango du Black is Beltza erakusketa. Horrela, larunbat gauean, uztailaren 21ean, 20:30etik 24:00etara, irekiak egongo dira aldi baterako erakusketak, eliza eta klaustroa, doako sarrerarekin. Horretaz gain, irekia egongo da museoko taberna, eta aukera egongo da zuzeneko musikaz gozatzeko: The Sey Sisters, Bad Sound System eta DJ Unai Muguruza.
Black is Beltza erakusketa osatu dute Fermin Muguruza abeslariak eta Azkuna Zentroak, elkarlanean, eta irailaren 30a arte egongo da zabalik, museoko Laborategian, doako sarrerarekin. Abiapuntua da Iruñeko erraldoiek izan zuten presentzia, 1965eko New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean. San Telmo Gauaz gain, bisita gidatuak egingo ditu Muguruzak, irailaren 6an eta 13an.