"Oraindik sinetsi ezin ditudan kontzertuak izan ditugu Jazzaldian"
53. Jazzaldia uztailaren 25etik 29ra bitarte ospatuko da hirian eta egun hauetan jaialdiari azken ukituak ematen ari dira antolatzaileak. 105 kontzertuz osaturiko programa aurkeztu dute aurten, eskaintza anitz eta landu batekin.
Lanez gainezka badabil ere, Miguel Martin jaialdiaren zuzendariak une bat eskaini digu aurtengo jaialdiaz eta Jazzaldian daramatzan 39 urteko ibilbideaz hitz egiteko. 22 urterekin bertan lanean hasi zenetik, jaialdiaren eboluzioa gertutik ezagutu eta errepikaezinak izan diren kontzertuak ikusi ditu Martinek: “Stan Getz eta Dexter Gordon kontzertu berean entzun ahal izana harrigarria iruditzen zait oraindik. Baita Miles Davisek eskainitako emanaldiak ere. Nola gertatu izan zitekeen hori?”.
IRUTXULOKO HITZAk Jazzaldiaren zuzendariari egindako elkarrizketa biharko astekarian argitaratuko da.


