Orion eta Pasaian ariko dira hiriko traineruak
Orio eta Pasaia izango dira nagusiki traineru ligetako agertokiak asteburuan, ontzi donostiarrei dagokien ligetan. Izan ere, TKE, KAE-2, Euskotren eta ETE ligetako jardunaldiak jokoan egongo dira leku horietan. Dagozkien ligetan denboraldiari oso ekin diote traineru donostiarrek, eta asteburu honetan ere euren bertsiorik onena erakustera irtengo dira.
ASTEBURUKO ESTROPADAK:
TKE Liga
- Larunbatean, 18:00etan, Pasaian: II. Adegi Bandera.
- Igandean, 12:00etan, Orion: VI. Orio Kanpina bandera
- Larunbatean, 17:45etan, Pasaian: Gipuzkoako Foru Aldundiko II. Bandera.
- Igandean, 11:45ean, Orion: VI. Orio Kanpina bandera.
- Larunbatean, 11:30ean, Orion: I. Orio Kanpina Bandera.
- Larunbatean, 11:00etan, Orion: Emakumeen I. Orio Kanpina Bandera.
- Igandean, 15:30ean, Pasaian: Errenteriako Hiria I. Ikurriña.

