«Jazzaldian zuzeneko bat ematea izugarria litzateke»
Asko dira Jazzaldia maite duten herritarrak, eta euren egunerokoa guztiz aldatzen dute jaialdiaren datetan. Profil desberdinetako lagunekin hitz egin dugu, euren planen berri eman diezaguten.
Miriam Solis: Musikaria eta abeslaria.
Aurreko urtera arte ezin izan dut Jazzaldiaz gozatu, ostalaritzan nenbilelako. Kostatu zait jazza abesten ausartzea, errespetu handia baitiot. Nire lehen diskoa grabatzen ari naiz orain, eta Sonakay eta Collective taldeetan ere banabil. Jazzaldian Gregory Porter ikustera joan nahiko nuke, eta egunen batean Jazzaldian zuzeneko bat ematea izugarria litzateke.