Maddi Torre fitxatu du Realak
Oso talde indartsua dugu, eta ziur goian izango garela kaña ematen. Aurre denboraldi guztiak dira exijenteak, prestakuntza ona izango da ziur, talde indartsuen aurka ariko gara. Ongi etorriko zaigu gure mailako taldeen aurka jokatzea, ikusteko nolako maila eman dezakegun”, adierazi du Torrek.
Donostiarra da, 22 urte ditu, betidanik izan da realzalea eta etxean bezala sentitzen dela esan du. Talde txuri-urdinarekin bat egin du bere ibilbide profesionalean hazten jarraitzeko eta defentsaren erdialdea sendotzeko.
Bere ibilbidea Athletic Clubekin hasi zuen, eta Santa Teresan urtebete egon ondoren, aurrekoan Real Betisekin sinatu zuen. Orain, Realarekin akordio batera iritsi da, eta 2019ko ekaina arte izango da taldean.
“