Teleskopioak jarriko dituzte Urgullen, eklipsea ikusteko
Aranzadik eta Donostiako Udalak teleskopioak jarriko dituzte Urgullen, mende honetako ilargi eklipserik luzeena ikusi ahal izateko herritarrek. Uztailaren 27an izango da eklipsea, ostirala, eta lau orduko iraupena izango du. Zuloaga plazara joan beharko dira jardueran parte hartu nahi dutenak, 22:00etan, eta hortik elkarrekin Urgullera joango dira, ikurriña dagoen tokira, argi-kutsadura saihesteko asmoz.
Fenomeno hori gertatzen da Lurra, Ilargi betea eta Eguzkia lerrokatzen direnean , eta Ilargiak Lurrak proiektatzen duen itzalean zeharkatzen duenean. Eklipsea ikusiko da ia Europa osoan, Ekialde ertainean, Afrikan, Hego Amerikan eta Asia erdialdean. Fenomenoa ezaguna da Odolezko ilargia edo suzko ilargia izenarekin, ilargia gorri geratzen baita.Iraungo duen lau orduko tarte horretan, erabateko fasean ordubete eta 43 minutuko iraupena izango du. Babesik gabe ikusi daiteke, baina prismatiko edo teleskopioekin ikusi ezkero, xehetasunak ikusteko aukera egongo da.