Hirugarren postuan egonkortu da Arraun Lagunak asteburuan
EUSKOTREN LIGA
ETE LIGA
KAE-2 LIGA
Arraun Lagunakek asteburu biribila osatu du Euskotren ligan, bi egunetan hirugarren postua lortuz, Hondarribiaren aurretik.
Donostiarra, bere aldetik, indartsu dabil ETE ligan, eta larunbatean bigarren bandera lortu zuen, Orioko uretan; igandean laugarren postuan geratu ziren Pasaian, Tolosa garailearengandik lau segundora.
Donostiarra seigarrena izan zen TKE ligako Pasaiako jardunaldian; eta zazpigarrena, Orion. Bi egunetan oso estropada onak egin zituzten Igor Makazagaren mutilek. Larunbatean estrainekoz aritu zen Jon Iruretagoiena patroi lanetan, lan oso ona eginez.
KAE-2, ligan, Orion izan zuen estropada Donostiarrak, eta bosgarren postuan geratu zen; Camargo txapeldunetik hamasei segundora.
TKE LIGA