Mikel Gotzon Santamaria Udaltzaingoaren burua eta Martin Ibabe Segurtasuneko eta Herri babeseko zinegotzia, eskumuturrekoarekin. (Argazkia: Donostiako Udala)
Hirian galdu diren haurren identifikazioa azkartzeko sistema berri bat abian jarri du Donostiako Udalak: umeentzako eskumuturreko identifikatzaileak. Hain zuzen, haurraren izen-abizenak eta gurasoen edo bere arduradunen mugikorren zenbakiak idatzi ahal izango dira bertan, galduriko ume bat topatuz gero, polizia bere datuak ahal bezain azkar biltzeko gai izan dadin. Iaz 72 haur galdu ziren Donostian.
Eskumuturrekoak doakoak izango dira, eta eskuragarri daude jada udaletxean, Morlansko Udaltzaingoaren egoitzan eta poliziaren Zurriolako unitate mugikorrean. 1.000 eskumuturreko eskainiko dituzte guztira.