Ostiralean hasiko dira Amarako jaiak
hemen irakur dezakezue.
AMARAKO JAIETAKO EGITARAUA
Ostirala, uztailak 27 – Gazte eguna
Ostiralean, uztailaren 27an hasiko dira Amara bost egunez auzoa jai giroan murgilduta izango dituen festak. San Ignazio egunaren inguruan ospatzen dituzte jaiak urtero, eta aurten uztailaren 27tik uztailaren 31 bitarte iraungo dute. Amarako jai batzordea da festak antolatzeaz arduratzen dena, baina auzoko kuadrila, eragile eta elkarteek ere egitaraua osatzen laguntzen dute. Itziar Gomez, jai batzordeko kideak nabarmendu duenez, aurten pala txapelketa mistoa egiten duten bigarren urtea da, eta orokorrean, parte hartzen duten mutil eta nesken kopurua parekoa izatea lortu dutela gaineratu du.
Pasa den ostiraleko astekarian Amarako jaien inguruko erreportajea argitaratu genuen;
- 12:00 Gosari herrikoia (Easo plaza)
- 12:00 Jaien hasiera, pregoia eta txupina (Easo plaza)
- 12:30 Paella txapelketa (Easo plaza)
- 14:30 Gazte bazkaria (Easo plaza)
- 16:00 3×3 basket partidak (Arroka plaza)
- 17:00 2. Kaxilda Xake Txapelketa (Kaxilda liburudendaren aurrean)
- 17:30 Bertso-poteoa
- 18:00 Kickboxing (Easo plaza)
- 20:00 The Bullet DJ (La Bodeguilla taberna)
- 21:00 Sardina jana (Easo plaza)
- 22:00 Zezensuzkoa (Amara kalea)
- 22:30 Kontzertuak: Gozo-gozo eta Ziribulio (Easo plaza)
- 02:00 Soka (Easo plaza)
- 10:30 Marmitako txapelketa (Easo plaza)
- 13:00 Sari banaketa (Easo plaza)
- 13:00 Gure Esku Dago Auzo argazkia (Easo plaza)
- 14:00 Bazkari herrikoia (Easo plaza)
- 17:00 Pontx pailazoa (Easo plaza)
- 17:00 Mus txapelketa (Easo plaza)
- 17:30 Pala txapelketa finala (Frontoia)
- 18:00 Antzerkia helduentzat: Trapu zaharra, ‘Sefiní’ (Easo plaza)
- 19:00 1. Lau futbolin txapelketa (Lau taberna)
- 19:00 Buruhandiak (Auzoan zehar)
- 22:00 Zezensuzkoa (Amara kalea)
- 22:30 Kontzertuak: The Thers, Kulto Kultibo eta Kx DJ
- 12:00 Amaratxef (Easo plaza)
- 13:00 Eskola dantza taldea (Easo plaza)
- 13:30 Haur bazkaria (Easo plaza)
- 16:00 Jinkana eta “txokolatada” (Arroka plaza)
- 18:00 Haurrentzako antzerkia: Hortzmuga, ‘Jule’ (Easo plaza)
- 19:00 Buruhandiak (Auzoan zehar)
- 20:00 Entzierro txikia (Auzoan zehar)
- 22:30 Karaokea eta DJ Txorimalo (Easo plaza)
- 18:00 Botea (Easo plaza txikia)
- 19:00 Buruhandiak
- 19:00 Trikitilariak: Kaña2kaña
- 20:00 The Bullet DJ (La Bodeguilla taberna)
- 20:00 Danborrada (Auzoan zehar)
- 22:00 Zezensuzkoa
- 22:30 Berbena: Trakets (Easo plaza)
- 02:00 Kroketa (Easo plaza)
- 11:00 Krosa (Auzoan zehar)
- 12:00 Toka (Easo plaza)
- 13:00 Tortilla txapelketa (Easo plaza)
- 16:00 Fede Casanova memoriala eta Haur eskupilota txapelketa (Frontoia)
- 19:00 Herri kirolak (Easo plaza)
- Aizkolariak: Unai Mugerza eta Hodei Ezpeleta, Biurri
- Harri-jasotzaileak: Inaxio Perurena eta Agustin Landarbide
- 21:00 Afari herrikoia (Easo plaza)
- 00:00 Amaiera (Easo plaza)