(Argazkia: Donostiako Udala)
Aste honetan, ostegunetik larunbatera, udako lehendabiziko
Stock Azoka egingo dute. Donostiako Udala, Shops Donostiaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Saila dira antolatzaileak.
Hiriko hainbat dendek beraien produktuak kalera aterako dituzte Stock Azokan, promozio interesgarriekin batera. Gainera, 27an bi karpa jarriko dira; Elkano kalean bata eta Katalunia plazan bestea. Hiriko dendariek beraien produktuak eskainiko dituzte bertan deskontu bereziekin. 11:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik, eta doakoa izango da sarrera.
“Merkataritza txikiaren asteburua izango da”, esan du Ernesto Gasco alkateordeak. “Egitasmo hau sortu dugu beherapen tradizionalak osatzeko, eta bezeroei aisialdia zein erosketak konbinatzeko aukera emateko”.
Stock Azokak ere merkatariek antolatutako
hainbat jarduera izango ditu:
- Uztailak 25, asteazkena. Kontzertua Groseko Kberbi New dendan (19:30).
- Uztailak 26, osteguna. Haurrentzako ikastaroa Erdialdeko Muchas Telas dendan (16:00-19:30).
- Uztailak 27, ostirala. Kontzertuak Larratxo pasealekuan (12:00), Plaza Gorrian (12:00), Larratxo pasealekuko 98. zenbakian (19:00), eta Herrera pasealekuko 90. zenbakian (19:00). Bestalde, helduentzako alpargata ikastaroa Erdialdeko Muchas Telas dendan (11:00 eta 17:00).