Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Donostiarrak Lekeitioko bandera irabazi du

donostiarra_lekeitio

Donostiarrako neskak bandera irabazi berritan. (Argazkia: Donostiarra)

Asteburu ona izan dute Donostiako emakumeen traineruek. ETE ligan onena izan da Donostiarra, Lekeitioko bandera irabazita. Euskotren ligan, berriz, bi hirugarren postu lortu ditu Arraun Lagunakek –Getxon eta Santurtzin–, eta sendo eutsi dio sailkapeneko hirugarren postuari. Gizonezkoei dagokienez, ez da asteburu oparoena izan Donostiarrarentzat TKE ligan. Zortzigarren eta seigarren izan dira, Getxo eta Santurtziko estropadetan hurrenez hurren. KAE2 ligako jardunaldi bikoitzean, berriz, Donostiarraren bigarren taldea Camargoren atzetik geratu zen, bigarren tokian. TKE liga Euskotren liga ETE liga KAE-2 liga
HITZAkide HITZAkide