‘Desatadas’ antzezlana Viktoria Eugenian izango da datorren astean. (Argazkia: Donostia Kultura)
Hilaren 6tik 12ra lau antzezlan berri ikusi ahal izango dira Donostian:
Conversaciones con mama,
Pagagnini; Yllana,
Ez dok Hiru (Akustikoa) eta
Desatadas. Lehenengoa Antzoki Zaharrean egongo da ikusgai eta beste hiruak Viktoria Eugenia Antzokian.
- Conversaciones con mama: 76 urteko ama baten eta 50 urteko bere semearen inguruko istorioa da. Ama bakarrik bizi den emakume heldua den bitartean, semeak bizitza arrakastatsua du, lana galtzen duen arte. Abuztuaren 6tik 12ra ikusi ahal izango da Antzoki Zaharrean.
- Pagagnini; Yllana: Musika eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizun honek, hainbat musikariren musikaren bitartez musika klasikoaren historiaren une esanguratsuenak errepasatzen baitituzte. Hilaren 8 eta 9an egingo dute Viktoria Eugenian.
- Ez dok Hiru (Akustikoa): Lau ikuskizun berrien artean euskarazko bakarra da. Publiko helduari dago zuzenduta, eta euskal musikaren imajinario kolektiboan murgiltzen den antzezlana da. Abuztuaren 8tik 11ra ikusi ahal izango da Viktoria Eugenia Antzokian.
- Desatadas: Paz Padilla aktorea da ikuskizunaren protagonistetako bat, eta gaur egun bizitzako edozein egoeratan aurki daitezkeen gezurra eta eromena ardatz dituen komedia da antzezlan hau. Hilaren 10etik 12ra egongo da ikusgai Viktoria Eugenian.