Egunez ala gauez?
Aste Nagusiak bederatzi eguneko egitarau zabala eskaintzen du urtero, eta herritarrek aukeratu
egin behar izaten dute jardueren artean; festazaleek kontatu digute jaiak nola bizi dituzten.
Ane Biain, Parte Zaharra: «Jaiak ahalik eta gehien aprobetxatu nahi ditut»
Aurten sartu berri naiz Eskifaia kofradian, eta txupinazioaurrean hasi ginen. Nire asmoa da goizetan dauden jarduera batzuetan parte hartzea eta gauean ere parranda batzuk egitea, gorputzak uzten duen bitartean. Abordatzean laguntzaile gisa aritu nintzen eta asko gozatu nuen. Jaiak ahalik eta gehien aprobetxatu nahi ditut, lagunekin egoteko eta ondo pasatzeko.
Unai Iradi, Hernani: «Asmoa dut Olatz Salvadorren kontzertura joateko»
Asteburuetan irratian lanean nabil, baina beti saiatzen gara tarte bat hartzen, eta lanetik ateratzean pote bat hartzen. Astean zehar libreago nabilenez, aprobetxatu dut lagunekin kontzerturen batera joateko, eta Parte Zaharrean ibiltzeko. Asmoa dut Olatz Salvadorren kontzertura joateko, eta pixka bat luzatuko da. Aste Nagusia beti da aitzaki ona lagunen batekin geratzeko.
Inma Valles, Astigarraga: «Izozkirik ez dugu jan, dieta zaintzeko!»
Larunbatean kanoikada ikustera joan ginen, gero Bulebarrera, kaleko ikuskizunak ikustera, eta su artifizialetan ere geratu ginen. Izozkirik ez dugu jan, dieta zaintzeko! [barreak]. Arratsaldeetan ohitura izaten dugu erraldoiak ikusteko, dantza emanaldiak, saskibaloi partidak eta Saguesko kontzerturen bat. Abordatzea ere oso gogoko dugu eta beti joaten gara ikustera.
Ander Murua, Parte Zaharra: «Pirata Bihurrietan nabil, eta egunez eta gauez ibiltzen naiz»
Pirata Bihurriekin nabil, eta egunez eta gauez ibiltzen naiz. Haurrentzako jarduerak egiten ditugu, Urgulleko erromeria eta halakoak. Piraten musika lan taldean ere sartua nago, musikariekin egoten gara, eta txanda luzeak izaten ditugu, arratsaldetik gauera edo goizaldera arte askotan. Hori bai, tarte bat dudanetan ez dut aukera galtzen; lana bai, baina jaia ere bai!
Olatz Etxebarria, Ulia: «Groseko piraten egunean parrandan ibiltzen naiz beti»
Piraten kofradia batean sartuta nagoenez, jarduera askotan parte hartzen saiatzen naiz. Egia esan, lehenengo egunetan egunez ibili naiz gehienbat; abordatzean oso ondo pasa genuen; sekulako ehunzangoa egin genuen, eta egun osoko jaia egin genuen. Groseko piraten egunean parrandan ibiltzen naiz beti, eta gaua luzatzen zaigu; beste parrandaren bat ere egingo dugu.
Joxemari Larrarte, Ibaeta: «Egunero nabil Aste Nagusian emaztearekin»
Egunero nabil Aste Nagusian emaztearekin batera. Suak ikustea gogoko dugu, Gipuzkoa plazako antzezlanetara ere joaten gara, baita kontzertu batzuetara ere: Zea Mays, Kursaaleko dj-ak… Pasealeku Berritik ere ibili gara pixka bat, barraketako giroan. Gure bi semeak jada euren kontura ibiltzen dira, eta haiek ere ibiltzen dira Kursaaleko terrazetan.
Irati Peluaga, Loiola: «Egunekoarekin nahikoa eta soberan izaten dut»
Nire bigarren Aste Nagusia da Donostiako Piraten mugimenduan sartuta. Oso aukera ona da beste era bateko jarduerak egiteko. Komunikazio lan taldean nabil, eta egunez ibiltzen naiz argazkiak eta bideoak egiten. Gauez parranda gutxi egiten dut, nekatua nagoelako, baina egunekoarekin nahikoa eta soberan izaten dut. Belako eta Olatz Salvador entzutera joan nahi dut.
Itziar Huegun, Trintxerpe: «Hondartza boleibol txapelketan parte hartu nuen»
Taberna batean lan egiten dut egunez, beraz, hortik ateratzean aprobetxatzen dut. Aste guztiko plana bera izango da, etxetik kanpora afaldu, suak ikusi, izozki bat jan eta goiz etxeratzea. Larunbatean barraketan ibili nintzen lagunekin eta Parte Zaharreko kontzertuetara ere joan ginen. Igandean hondartza boleibol txapelketan parte hartu nuen, eta oso ondo pasa nuen!
Ander Ortega, Ategorrieta: «Saguesko kontzertuak urruti geratzen dira»
Saguesko kontzertuak urruti geratzen dira, batzuk ongi dauden arren; nahiago izaten dut Kaiko kontzertuetara joan, eta ondoren Parte Zaharreko tabernetan ibili parrandan. Lehenengo gauean oso ongi pasa nuen, etorri ziren heroi batzuk makarroiekin goizeko lauretan, eta oso momentu ona izan zen! Egunez ere ibiltzen naiz nire kofradiaren jardueretan.
Irati Igareta, Parte Zaharra: «Ibiltzen naiz Xibarokoekin eta lagunekin»
Parte Zaharrekoa gara familia osoa eta beti ibili naiz piratetan. Jaietan ibiltzen naiz Xibaro kofradiakoekin eta lagunekin. Egon nintzen txupinazoan, erromerian, Abordatzean abordatu genuen baltsa bat, albardatzean, Kalefestan, Eskifaiako jolasetan, bertso musikatuetan, Abordatze Txikian… Eta gero, kaletik gabiltzala beste zerbait badago, ba egokitzen dena!