'Sansevision' txapelketa egin dute Irrikitaldian
Aurten ere, Irrikitaldia ospatu dute Donostiako Piratek, Aste Nagusiari amaiera emateko. Arratsaldeak irudi dibertigarri asko utzi dizkigu, baina dudarik gabe, Bulebarreko kioskoan eta Santa Maria eliza parean egin dituzten antzerkiak nabarmendu dira 2018ko Irrikitaldian.
Bulebarrean, “Goia” sariak banatu dituzte, eta aurten, Covite (terrorismoaren biktimen elkartea) izan da irabazlea. Santa Maria elizaren eskaileratan, aldiz, ohiko antzezlana egin dute. Aurten, “Sansevision” txapelketa egin dute, Eurovisionen bertsio donostiarra eginez. Ernesto Gasco zinegotzia eta bere txakurra izan dira irabazleak, ‘Pintxo-pintxo’ abestiarekin.
Erlazionatutako edukiaIrrikitaldiak eman dio amaiera Aste Nagusi Piratari