Arraun Lagunakeko neskak.
Kontxako Banderaren sailkatze estropada egin dute gaur arratsaldean, eta Arraun Lagunak zazpi onenen artean sailkatu da. Riveira ontziak lortu du denborarik onena. Gizonezkoetan, berriz, Urdabai izan da azkarrena. Beraz, Donostiako hiru traineru ariko dira lehian igandetik aurrera; bi emakumezkoetan eta bat gizonezkoetan.
Galiziako Riveira taldeak ezustekoa eman eta denborarik onena lortu du. Ehuneneko batzuk gehiago behar izan ditu San Juanek. Orio izan da hirugarren, Arraun Lagunak laugarren, Kaiku bosgarren, Hibaika seigarren eta Tolosaldea zazpigarren.
Gizonezkoetan, ondorengo zazpi ontziek lortu du Kontxako Banderan lehiatzeko txartela, hurrenez hurren: Urbaibai, Orio, Zierbena, Hondarribia, Cabo, San Pedro eta Santurtzi. Horiek guztiek Donostiarrarekin batera neurtuko dituzte indarrak.
Emakumeen sailkatze estropada:
1.- Riveira 11:17.02
2.- San Juan 11:17.14
3.- Orio 11:21.58
4.- Arraun Lagunak 11:25.52
5.- Kaiku 11:34.44
6.- Hibaika 11:35,02
7.- Tolosaldea 11:40.44
Gizonen sailkatze estropada:
1.- Urdaibai 19,56,30
2.- Orio 19.57,27
3.- Zierbena 20.00,27
4.- Hondarribia 20.02,94
5.- Cabo 20.04,70
6.- San Pedro 20.06,08
7.- Santurtzi 20.09,11