Urdaibairen helegitea atzera bota dute, baina azken sailkatuaren denbora bera izango du
Kontxako Banderako lehian liskarra izan zen joan den igandean, gizonezkoen bigarren txandan. Zierbenak eta Urdaibaik arraunak jo zituzten, eta epaileek, araudia kontuan izanik, Urdaibai zigortu zuten, azken sailkatuaren denbora jarrita, 15 segundo gehiagorekin. Erabaki horren aurrean, Urdaibaik helegitea aurkeztu zuten, baina gaur jakinarazi dute Lehiaketa Batzordeak atzera bota duela.
Dirudienez, bideoak eta antolatzaileek emandako GPS irudiak aurkeztu zituzten bermeotarrek, perituen txosten batean oinarrituta. Horrela erakutsi nahi zuten talka ez zela haiek nahita eragindakoa izan.
Epaiak honela dio: “Epaileen erabaki hori ezin da mugitu, estropada egin ahala hartu baita. Epaimahaiaren ahalmena da erabaki horiek hartzea”. Lehiaketa batzordeak, dena den, onartu du araudia aplikatzerakoan akats bat egon zela, eta lehen jardunaldia izan arren, aurreko igandako estropadari final izaera eman behar zaiola. Horrenbestez, Urdaibai azken sailkatuaren denbora berarekin irtengo da. Hauek osatzen dute batzordea: Gipuzkoako Arraun Federazioko bi kide, Euskadiko Federazioko kide bat, eta Donostia Festakeko kide batek.
Donostiako arraunlariekin hitz egin dugu, igandeari begira dituzten sentipenen inguruan.