Maialen Chourrautek zilarra lortu du Munduko Slalom Kopako azken jardunaldian
Munduko Slalom Kopari bukaera ezinhobea eman dio Maialen Chuorraut piraguista gipuzkoarrak. Atzo, La Seu d’Urgellen (Herrialde Katalanak) jokaturiko azken jardunaldian zilarrezko domina eskuratu zuen K-1 kategorian.
Finalean bigarren denbora onena egin zuen, Ricarda Funk alemaniarraren atzetik. 21 atea ukitu ondoren, irabazlearengandik minutu eta 77 ehunekora geratu zen.


