Euskaraldian parte hartzeko izen ematea zabalik da
Zabalik da Euskaraldian izena emateko aukera. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa soziala da Euskaraldira, 11 egunez euskaraz hitz egin, entzun, aritu, eta euskaraz bizitzeko egitasmoa, hain zuzen. Parte hartzeko interesa dutenek, belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Hona hemen bi rolen azalpena:
- Ahobizi: 11 egunetan euskaraz egingo diezu euskara ulertzeko gai diren solaskide guztiei. Ezezagunei, berriz, lehen hitzak euskaraz egingo dizkiezu eta euskara ulertzen badute, hurrengoak ere bai.
- Belarriprest: 11 egunetan euskal hiztun guztiei zuri euskaraz egiteko eskatuko diezu.
Izen emateko epea zabaltzearekin batera, Euskaraldiaren abestia ere plazaratu dute. Hemen entzun daiteke kantua. Musikaren lau ardatz ezberdinetan hazi diren ibilbide luzeko lau sortzaileek egindako lanaren fruitua da abestia. Doinua Ines Osinagak eta Las Tea Partyk egin dute, eta letra, aldiz, La Basu eta Maialen Arzallusek. IRUTXULOKO HITZAk, Euskaraldiari buruzko gehigarria plazaratuko du urrian, eta gainera, astero, Donostiako hamaikakoa osatzen duten kideei elkarrizketa egiten ari da. Orain arte, Garazi Urrusoloren, Miren Arrietaren eta Iñaki Salvadorren hitzak jaso ditu hedabideak.#donostiaeuskaraldia #Nikemandutizena Eta zuk?@OlatzSalvador pic.twitter.com/x07lvBKiP5
— Bagera Elkartea (@BAGERAelkartea) September 21, 2018