Barne gogoetarako ispilua jarri du Unai Gabilondok
Unai Gabilondo artistak “metaforazko ispilu bat” jarri du Alderdi Ederreko tamarindo baten oinean, hiriak bere nortasunaz gogoeta egin dezan: “Donostiara datorren turista kopuruak gora egin du; badirudi arriskuan dagoela hiriaren nortasunaren irudia. Nire helburua da barne gogoeta onuragarri bat eragitea”.
Hernani kaleko Vetusart galerian Ez da bistakoa erakusketa zabaldu du Gabilondok. Gai nagusia da Donostiaren nortasuna, eta erakusketarekin batera, Ispilua izeneko lana jarri du Alderdi Ederren: “Bi elementuk lagunduko digute bistakoa denaren eta ezjakintasunaren arteko hari-marratxo mehe horren gainetik ibiltzen”.