'Zurriolako Butaka' saioaren zazpigarren atala
Zurriolako Butaka euskarazko zinema saioaren zazpigarren atalean, Ander Iriartek eta Aitor Bereziartuak Bihar Dok 13 dokumentala aurkeztu dute, Gorka Bereziartuak eta Gontzal Agotek Sail Ofizialeko kiniela egin dute, Joseba Errekaldek Sebastiane sarien berri eman du, Urtzi Urkizuk rapa abestu du, Gure Oroitzapenak film kolektiboaren iruzkina egin du Gaizka Izagirrek, eta Arkaitz Basterra kritikariak bere film gustukoenen berri eman du.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.