(Argazkia: Donostia Kultura)
Memoria feministak II: 68ko maiatza, 50 urte eta gero izeneko jardunaldiak egingo dituzte datorren asteartean, urriaren 9an. Jarduerak San Telmo museoan izango dira eta mahai inguru eta hitzaldi hauen helburu nagusia ikuspegi tematiko eta teorikoetatik, feminismoen ekarpenen inguruan hausnartzea da. Gainera, feminismoak sortzen dituzten inpaktu, zalantza eta erresistentzien ikuspegitik aztertzea ere bilatuko da.
Lehen hitzaldia 17:00etan izango da, eta Françoise Picq militante feminista, historialari eta soziologoak 68ko maiatzetik gaur arte feminismoek Frantzian izan duten ibilbideari buruz hitz egingo du. Hitzaldiaren izena
Trouble dans le féminisme.
France 1968-2018 da eta frantsesez izango da; behar duenak aldibereko euskarazko eta gaztelaniazko itzulpena izan ahalko du.
Ondoren, 18:00etan, mahai ingurua egongo da, honako hizlariekin:
–
Más allá de Europa. Feminismos y diversidad en el Mayo del 68; Pilar Folguera
–
La fiesta en la habitación de al lado; Mariasun Landa
–
Memorias feministas: de cómo fuimos aflojando el corsé; Marina Subirats
Asteazkenean, urriaren 10ean, gaiaren inguruko erakusketaren irekiera eta mahai ingurua egingo dituzte Carlos Santamaria Zentroan (EHU, Donostia), 11:00etan.