DK Poesia Lehiaketan parte har daiteke abendua arte
DK poesia lehiaketa abian jarri dute bigarren urtez. Balea Zuria argitaletxeak bultzatu du lehiaketa, Donostia Kulturaren laguntzarekin, asmoa da euskarazko poesia zabaltzea eta idazle gazteen lanari bultzada ematea. Lana entregatzean 35 urte bete gabe izan beharko dituzte partaideek. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n bukatuko da.
Luzera, gutxienez, 600 bertso-lerrokoa izan beharko da, eta gehienez, 1.000 lerrokoa. Gaia, errima eta neurria libreak dira. Deialdi honetara aurkez daitezke poesia bildumak, euskaraz eta bakarka idatziak, originalak, inon argitaratu gabeak eta aurretik inongo literatura lehiaketatan saririk eskuratu gabeak.
Lanak emailez aurkeztu beharko dira dkpoesialehiaketa@donostia.eus posta elektronikora, eta bi dokumentu bidali beharko dira: batetik, poesia bilduma PDF formatuan, izenburuarekin. Bestetik, lanaren izenburuaz gain, egilearen datuak jasotzen dituen agiria.
Saria 1.000 eurokoa izango da. Horrez gain, Imanol Larrinagaren margolan bat emango diote irabazleari. Sari ekonomikoaz gain, Balea Zuria argitaletxeak argitaratuko du idazlana.