Mikel Pagadi izango da 'Hamabietan bermuta' ataleko lehen elkarrizketatua
IRUTXULOKO HITZAk formatu eta diseinu berria izango ditu bihartik aurrera. Atal berriak aurkituko ditu irakurleak, eta horietako bat izango da ‘Hamabietan bermuta’. Astekariko atalik informalena izango da. Elkarrizketatuak gustuko duen taberna bat aukeratu beharko du, eta han egingo zaio elkarrizketa. Lehen gonbidatua Mikel Pagadi gidoilari eta telebista aurkezlea izango da. Euskal Telebistako ‘Herri Txiki, Infernu Handi’ saioan lan eta lan ari da, eta igandean estreinatuko dute bosgarren denboraldia.