Zurriola ikastolak 50 urte beteko ditu astelehenean
Datorren astelehenean, hilak 8, 50 urte beteko ditu Groseko Zurriola ikastolak. Ategorrieta, Atarizar eta Indianoene kaleetan dauden Zurriola ikastolako 1.300 haur, nerabe eta gaztek eguneroko erritmoa mantenduko dute, urtebetetzea ahaztu gabe. Hainbat jarduera egingo dituzte egunean zehar, denak ikastola barrura begirakoak.
1968an Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorri andereño aitzindariek sortu zuten ikastola, Ramon Maria Liliko etxebizitzan. Euskal kultura eta hezkuntza eraldaketarekin bat egin zuten familien haurrak bildu zituzten eraikinean.
Datozen aste eta hilabeteetan Zurriolako era formalagoan eta baita hiri zein auzo mailan ere hedatuko du bere urteurren festaren egitaraua.