Hamar proiektuk jaso dute herri partaidetzaren diru-laguntza
Herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuetarako diru-laguntzak zehaztu ditu Donostiako Udalak. 24 proiektu aurkeztu zituzten 21 elkarte desberdinek. Horietatik 10 dira onartu dituztenak.
- Amara Berri Auzo Elkartea, Denok batera egitasmoa.
- Igeldoko Herri Kontseilua, Igeldoko 2018 urterako egitasmoa
- Elkartu, Evaluacion participada del programa de vida independiente proiektua.
- Berioko Bizilagunen Elkartea, BerioBizi egitasmoa.
- Altza XXI Herri Ekimena, Eguzkitza gaina (Auditz-Akular parkea) auzolanean egin dezagun egitasmoa.
- Uliako Lore Baratzak Ingurugiro Elkartea, Zer nahi duzu parkean proiektua.
- Larratxoko Osteguna auzo elkartea, Revista Osteguna 2018.
- CEAR-Euskadi elkartea, Participacion Politica y Social – Una apuesta de personas inmigrantes, refugiadas y voluntarias para la transformación social.
- Herripe auzo elkartea, Promover la participación vecinal para la mejora de espacios deteriorados en Herrera.
- Uliako Auzo Elkartea, Donostiarrok nahi dugun Ulia proiektua.