'Mazinger Z' erakusketa bisitatu daiteke Aieteko kultur etxean
Uztailean aurkeztu zuen kartela zinema jaialdiak.
70eko hamarkadako manga eta anime serie bat izan zen Mazinger Z. Go Nagai japoniar marrazkilari eta gidoilariak asmatu zuen, eta Japoniako garai hartako herri kulturaren zati bihurtu zen.
Mazinger Zren Lagunen Elkartearekin eta Miguel Ruiz presidenteordeak egin dute. Aldiz, Judas Arrieta arduratu da erakusketaren diseinua eta giroa egiteaz. Mazingerren unibertsoaren zale amorratua da Arrieta, eta bere ilustrazioekin zein art toy eskultura batekin osatu du Aieteko erakusketa.
Horrez gain, Koji dut izena proiektua gehitu behar zaio erakusketari. David Muñozek zuzenduriko film laburra da. Proiektuaren marrazkietako batzuk ere ikusgai daude.
29. Donostiako Fantasia eta Beldurrezko zinema asteak Mazinger Z erakusketa aurkeztu du. Aieteko kultur etxean ikus daiteke azaroaren 4a bitarte.