Luzapenean eginiko gol izugarri batekin lortu du Realak kopako final laurdenetarako sailkatzea
Valentzia eta Realaren arteko kopako final zortzirena era ikusgarrian erabaki zen atzo, neurketaren luzapenean Nahikarik eginiko gol izugarri batekin. Bana berdindu ostean, 104. minutuan aurrelari urnietarrak boleaz egindako jaurtiketak garaipena eman zien txuri-urdinei. Abenduaren 13ko zozketan jakingo dute zein izango duten aurkari gisa txapelketako final laurdenetan.
Hockeyan, Realak ligako lehen itzulia seigarren postuan amaituko du Egararen aurka lortutako berdinketari esker, eta kopako txapelketan izango da. Izotz hockeyan, berriz, Txuri Urdinek bere botere guztia erakutsi zuen larunbatean, sailkapenean atzetik duen Puigcerda erraztasun handiz garaituta.
Saskibaloian, azkenik, talde donostiarrek ez dute asteburu ona izan. Hain zuzen, Ibaeta Basketek eta Gipuzkoa Basketek porrotak jasan zituzten etxetik kanpo jokatutako neurketetan.
FUTBOLA
Kopa txapelketa, final zortzirena:
- Valentzia 1 – 2 Reala
- Txuri Urdin 11 – 2 Puigcerda
- Reala 2 – 2 Egara
- Zamarat 78 – 72 Ibaeta Basket
- Valentzia 77 – 62 Gipuzkoa Basket