EHU izeneko taldea, 2007an, Leonen. Azu Muguruza, goiko lerroan, beltzez.
IDK Gipuzkoako entrenatzailea da Azu Muguruza, eta 25 urteko ibilbidea osatu du taldearekin. Hain zuzen, 1993an hartu zuen taldea Muguruzak, eta lan horretan jarraitzen du oraindik ere. Hasieran EHU izena zuen taldeak; unibertsitate mailan lehiatzen ziren, Espainiako Lehen Mailara igaro ziren gerora. Aurrerago iritsi zen bigarren mailako ligarako igoera, eta ondoren, egungo lehen maila, emakumeen saskibaloiaren mailarik gorenena.
Aurretik, jokalaria izan zen Muguruza, unibertsitateko ikasketak bukatu zituen arte. “Askok galdetzen zidaten zergatik utzi nion hain goiz jokatzeari. Entrenatzaile gisa hasi nintzen eta ez nuen jokatzeko gogo gehiago jada”, dio Muruguzak.