Neguko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Donostia Kulturak neguko arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du. Guztira, 50 ikuskizun izango dira; 15 antzezlan, zirko ikuskizun bat, 7 dantza ikuskizun eta 27 kontzertu. Horiek hiriko ondorengo aretoetan ikusi ahal izango dira: Viktoria Eugenia antzokia, Antzoki Zaharra, Egiako Gazteszena, Antiguako Lugaritz, Larratxo K.E. eta Intxaurrondo K.E.
Neguko programazioa helbide honetan ikusi eta jaitsi dezakezue.
Udaberrian izango diren beste 9 ikuskizun aurreratu dituzte. Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke Viktoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean.