'Gutuberrak' euskal webseriea estreinatu dute
Gaur, abenduak 6, Gutuberrak euskal webseriea estreinatu du EITBk. Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatuko du sareko telesailak. Behar duten dirua lortzeko, Youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei. Errealismoa gizarte kritikarekin nahasten duen tonuan, batzuetan gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, eta bizitzako egoera zailei umore ona gehitzen zaie.
Lehen bi bideoak jarraian dituzue ikusgai.
https://youtu.be/D-bOkdk7xuY
Gainerakoak webseriearen webgunean topatuko dituzue. Nomofobikak webseriea sortu zuen lan-taldeak egindakoa da, EITBrekin eta Erronka Berriak ekoiztetxearekin batera.