(Argazkia: Inaxio Esnaola)
Datorren sasoian ere txirrindularitzan jarraituko du Igeldoko Onditz Urruzmendi txirrindulari gazteak. Iruñeko Telco.m Ederlan Frenkit taldean ariko da, eta Espainiako egutegia korritzeko aukera izango du.
Eibar Energia Hiria-Debabarrena taldean aritu da afizionatu mailan, eta profesionaletara jauzia emango ez badu ere, bestelako lasterketetan parte hartuko du elite mailako txirrindulari gisara. Azkarra da eta bere trebeziari loturiko proben bila dabil.
Zumaiako sari nagusia irabazi zuen otsaila bukaeran, Euskaldun txapelketako aurreneko proba. Azkarrena izan zen helmugan. Gisa bereko lasterketetan lehiatzeko gogotsu dago Igeldokoa.
Denboraldia ez da berak espero bezain oparoa izan, lesioak eta bestelakoak tarteko. Horrela, txirrindularitzan jarraitzeko aukera ahalik eta ondoen aprobetxatzen saiatuko da.
IRUTXULOKO HITZAk Urruzmendi elkarrizketatu zuen maiatzean.