Udalak Kote Cabezudoren hainbat lan ordaindu ditu zeharka azken hamarkadetan
esteka honetan kontsultatu daiteke, PDF formatuan, eta zazpigarren orrialdean garbi irakurri daiteke argazkilari donostiarraren izena, gainerako egileen izenekin batera.
Argazkilariaren sinadura Donostiako Udalaren kirol eta kultur patronatuek ordaindutako beste hainbat argitalpenetan topatu du Kote Cabezudok Erasotuontzat Justizia plataformak: hala nola, 1992ko “Onditz Memoriala” VII Triatloiaren kartelan edo urte bereko surfaren inguruko argazki erakusketa bati buruzko liburuan.
Asteleheneko udal batzordean, Naiara Sampedro EH Bilduko zinegotziak interpelazio bat egin zion Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziari, Kote Cabezudok erasotako pertsonei udalak “babesik eman ez diela” leporatuz. Eztabaida horretan, gainerako alderdietako zinegotziek Kontuhartzailetza zuzendaritzak egindako txostenaren elaborazioari buruzko informaziorik jaso ez zutela nabarmendu zuen Sampedrok.
Donostiako Udalak 1980tik 2011ra bitarte Kote Cabezudo argazkilariari ordainketarik egin ez ziola berretsi zuen ekainean aurkeztutako txosten baten bitartez. Ordea, urte horietan zehar udalak argazkilari donostiarrari zeharka hainbat lan ordaindu dizkio.
Ekainean Kontuhartzailetza zuzendaritzak argitaratutako txostenaren arabera, 1980 urteaz geroztik Kote Cabezudo eta berari loturiko Fotokoma eta Chicakoma enpresak ez dira udalaren kontratuen onuradunak izan. Dokumentu horretan azaltzen ez dena da azken hamarkadetan udalak argazkilariaren lan batzuk zeharka ordaindu dituela, Cabezudoren zerbitzuak kontratatzen zituzten hainbat proiektu diru laguntzekin finantzatuz.
Horren adibide garbia da 2007an Cabezudoren argazkiekin argitaraturiko Gizartea Elkartearen liburu oroigarria. Dokumentua elkartearen 75. urteurrenaren harira argitaratu zen, Kutxaren eta Donostiako Udalaren diru laguntzekin. Liburua