Jon Serranok bere bigarren Goya irabazi ahal izango du
Goya sarietako hautagaitzen berri eman dute, eta bigarren urtez jarraian Jon Serrano izendatu dute efektu berezi onenen sailean. Paul Urkijok zuzenduriko Errementari filmari esker lortu du izendapena Bidebietakoak, berriz ere David Herasekin batera.
Otsailean jaso zuen Goya saria Handia filmean egindako lan onari esker. Orduan, IRUTXULOKO HITZAk Serrano elkarrizketatu zuen.

