Igarotako bidearen kronologia bat

Euskal derbia jokatuko dute San Tomas egunean

reala_anoetaRealak eta Alavesek euskal derbia jokatuko dute gaur Anoetan, San Tomas festarekin bat eginez. Espainiako Ligak ez ditu ondo ezagutzen Euskal Herriko ohiturak. Horrela ere, seguru zale txuri-urdinak futbol zelaira joango direla. Realeko mutilek bolada txarrari bukaera emateko arabarrak gainditu beharko ditu. Neskek, berriz, Valentziaren zelaian jokatuko dute, gaur ere. Etxeko azken berdinketaren ondoren hiru puntuen bila joango dira. Saskibaloiari dagokionez, bi arerio gogor izango dituzte Donostiako goi mailako bi ordezkariek. Ibaeta Basketeko neskek Perfumerias Avenida liderraren kontra jokatuko dute. Gipuzkoa Basketek, berriz, Bartzelona hartuko du Illunben. Izotz hockeyan, Txuri Urdinek atseden hartuko du, baina Bera Bera eskubaloi taldea lehiara itzuliko da. Valentzia hartuko dute bihar, Bidebietan. FUTBOLA Emakumezkoen lehen maila, 15. jardunaldia:
  • Valentzia – Reala (Ostirala, 17:00)
Gizonezkoen lehen maila, 17. jardunaldia:
  • Reala – Alaves (Ostirala, 21:00)
SASKIBALOIA Gizonezkoen ACB liga, 13. jardunaldia
  • Gipuzkoa Basket – Bartzelona (Larunbata, 18:00)
Emakumezkoen liga, 11. jardunaldia
  • Perfumerias Avenida – Ibaeta Basket (Larunbata, 18:00)
ESKUBALOIA Emakumeen ohorezko maila, 11. jardunaldia
  • Bera Bera – Valentzia (Larunbata, 18:00)
HITZAkide HITZAkide